Jarduera Fisiko eta Kirolaren
Zientzietan lizentziatuak garen hiru pertsonak sortu dugu bolg-a. Gure helburua
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculumean oinarrituta, bai irakasle, bai
ikasle, edota Euskal Pilotan interesatua dagoen edonori, kirol honi buruzko
informazio baliogarria ematea eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesua garatzeko
baliabide eta oin-gidari batzuk ematea izango da.
Oraintxe
aipatu moduan beraz, Euskal Pilotari buruzko informazioa, irudiak, bideoak,
ariketak, joko-jolasak, … jarriko ditugu, euskal kirol hau ezagutzera emateko
eta baita hezkuntzan duen aplikazioa azpimarratuko dugu. Hau dena unitate
didaktiko baten moduan emango da gehien bat.
Zehatzago
esatearren, gure blog hau D.B.H.ko 3.
mailako ikasleei zuzenduta egongo da. Hala ere, ez dugu inongo arazorik ikusten
4. mailan edota 2. Mailan emateko ere. Azkeneko bi kasu hauetan, baliteke
helburuak pixka bat aldatu behar izatea, curriculumari egokitzeko.
Beraz,
curriculumak dioen bezala eta Soin Hezkuntzako klaseetan bete beharreko helburu
orokorrak direla eta; guk hiru azpimarratzeko beharra ikusi dugu guk prestatuko
dugun unitate didaktikorako:
-Banakako, taldekako eta
aurkaritzako kirol-eta jolas-jarduerak ezagutzea eta egitea.
-Errespetuz jokatzea.
-Euskal Herriko eta beste kultura
batzuetako tradizio ludikoek eta fisiko nahiz kirolekoek duten gizarte- eta
kultura-kutsua aintzat hartzea.
Ondoren, Euskal Pilotako
unitate didaktikoan zehatzago landuko ditugun helburuak aipatuko ditugu. 3
eduki multzo landu behar dira kurtso bakoitzean, eta hori horrela izanda, guk
3. multzoa aukeratu dugu gure lan honetan sakontzeko; mugimen-kultura:
aisialdia eta denbora librerako hezkuntza, alegia.
Azkenik eduki multzo honen
barruan interesgarria ikusi dugu, hiru helburu zehatz aipatzea; hauek izango
baitira unitate didaktikoan zehar landuko ditugunak:
-Taldekako kirol baten teknika-, taktika- eta
araudi-oinarriak praktikatzea.
-Aktiboki
parte hartzea jarduera nahiz jolasetan.
-Banaka
egiten diren bertako jolas, dantza eta kirol herrikoiak praktikatzea.
Hau
horrela izanda, besterik gabe, Euskal Pilotako unitate didaktikoa erabilgarria
eta interesgarria izatea espero dugu.
1- EBALUAZIO IRIZPIDEAK:
ResponderEliminar• Bi informazio iturri darabiltza. Zuzenak ez diren erreferentzia gutxi daude. (OSO ONGI-8)
• Garatutako edukia egindako galderaren araberakoa da eta galderaren atal guztiei erantzuten dio, batzuetan sakontasun handirik gabe bada ere. (OSO ONGI-8)
• Bi edo hiru IKT darabiltza. Ez oso landuak. Berauen garapena didaktikoagoa izatea beharrezkoa da. (NAHIKO ONGI-7)
• Ordenatutako bloga, irizpideak erraz aurkitzen dira, baina formatuari edo edukiei dagozkien hainbat xehetasun ez dira nahikoa landu. (OSO ONGI-8)
• Talde lana izan da: nahiko ebidentzia aurkeztu dira (OSO ONGI-7)
• Hizkuntza zuzena, baina batzuetan ez hain erakargarria. Idazkera mota ezberdinak antzeman dira, bateratu gabea, aberastasun handiagoko testuak lor daiteke. (OSO ONGI-9)
• Ia ez da ortografia akatsik aurkitu (BIKAIN-9)
2- GAIA (EDUKIA):
Blog honen asmoa interesgarria iruditzen zait, DBH-ko irakasleei Euskal pilotaren inguruko unitate didaktiko batetaz hornitzea, hain zuzen ere. Horrela, 8 saio prestatu izana egokia iruditzen zait. Horrez gain, lotura eta esteka interesgarriak ere jasotzen dituzte. Beraz, alde honetatik helburua bete dutela uste dut.
Saio bakoitzaren antolaketari dagokionez, oso ondo dagoela iruditzen zait. Garrantzitsuak diren alderdi ezberdinak jasotzen dituzte, hala nola, materiala, ariketaren deskirbapena, helburuak… Gainera, egindako marrazkiak oso lagungarriak dira. Zerbait gaineratzekotan, bideoak botatzen ditut faltan. Ariketak azaltzeko bideoak grabatuta bloga askoz didaktikoagoa izango litzateke.
Bestalde, hobetzeko alderen bat bilatzekotan, DBH 3. mailako ikasleen pilota maila heterogeneoa aipatzen ez dela azpimarratuko nuke. Ikasleen arteko ezberdintasun hori saioak asko baldintzatzen ditu eta arazo horri irtenbide bat ematea egokia izango litzatekela iruditzen zait.
Informazio iturriei dagokienez, artikulu eta liburu ugari erabili dituzte. Gainera, guztiak Euskal pilotaren munduari buruz espezifikoki aritzen direnak. Hala ere, blog-ean zehar zitak egitea faltan bota dut.
Laburbilduz, bloga interesgarria eta irakasleentzako oso baliagarria
dela uste dut.
3-KALIFIKAZIOA
Ebaluazio irizpideak kontutan hartuta, blog honi emango diodan kalifikazioa honakoa da: 8
4-KRITIKAREN EGILEA:
Ibai Bolinaga
IKASPILOTA
ResponderEliminar1-Ebaluazio irizpideak:
-Bi-hiru informazio-iturri edo gehiago darabiltza: artikuluak, liburuak, eskuratutako dokumentuak… Erreferentzia guztiak zuzenak dira.
-Garatutako edukiak galderari erantzun dio bere osotasunean, sakontasun handiz gainera. Esteka ezberdinen bidez bestelako informazioa gaineratu da.
-Hiru IKT edo gehiago darabiltza. Batzuetan berauen garapena didaktikoagoa izan daiteke.
-Ordenatutako bloga, irizpideak oso erraz aurkitzen dira.
-Talde lana egon da
-Hizkuntza zuzena
- Ez dago inolako ortografia akatsik. Baina pertsonalki letraren kolorea ez zait oso egokia iruditzen irakurmenerako (zuria urdinaren gainean).
2-Gaia (edukia):
Blog hau ondo landuta dagoela iruditzen zait. Gaia sakon landu dutela eta saio bakoitza egoki landu dituztela. Saioak nola antolatu dituzten, hauen planteamendua eta progresioa aproposa iruditu zait. Gainera, eranskinak sakontzeko eta zehazteko baliogarriak dira. Baita informazio iturri asko erabili dituzte eta beraz, antzematen da blog hau landuta dagoela.
3-Kalifikazioa:
Oso ongi: 8,5
4-Izen-abizenak:
Liher De Luzarraga Garbisu
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarIkaspilota bloga interesgarria iruditu zait, izan ere, Pilotako ikasgaietan ikasitako ezagutzetan oinarrituta dago, eta etorkizunean Bigarren Hezkuntzako irakasle izango direnei (edo zorte pixka batekin garenoi) lagungarri izan dakiguke. Blogaren itxura, ordea, ez da erakargarriena eta hainbeste informazio pilatuta eskaintzeak irakurtzeko astuna izatea ekar dezake.
ResponderEliminarEdukiari dagokionez, garatutako edukiak sakontasun handiz erantzuten dio galderari informazio asko ematen dutelarik, hala ere, informazioa era antolatuago eta argiago batean egongo balitz askozaz ulerterrazagoa izango litzateke, blogaren maila dezente hobetuz. Unitate didaktikoa osatzeko artikulu eta liburu ugari erabili dituzte, aspektu honetan lan ona egin dute. Saio bakoitzeko ariketen barnean irudiak ageri dira hauek errazago ulertu daitezen, honez gain, zenbait bideo eta albiste atxiki dituzte informazio gehigarri gisa, honenbestez, IKT ugari erabili dituzte materiala nahiko didaktikoa delarik. Honez gain, ez da talde lana izan denaren ebidentziarik ageri. Amaitzeko, darabilten euskara maila zuzena da.
KALIFIKAZIOA: 8,5 OSO ONGI!
Joseba Angulo Zaldua
1.EBALUAZIO IRIZPIDEAK:
ResponderEliminar• Bi informazio-iturri darabiltza, Zuzenak ez diren erreferentzia gutxi daude. (OSO ONGI)
• Garatutako edukia egindako galderaren araberakoa da eta galderaren atal guztiei erantzuten dio. (OSO ONGI)
• Hiru IKT edo gehiago darabiltza. Batzuetan berauen garapena didaktikoagoa izan daiteke. (OSO ONGI)
• Ordenatutako bloga, irizpideak erraz aurkitzen dira, baina formatuari edo edukiei dagozkien hainbat xehetasun ez dira nahikoa landu. (OSO ONGI)
• Talde lan eskasa: ebidentzia gutxi aurkeztu dira (NAHIKO ONGI)
• Hizkuntza zuzena, baina batzuetan ez hain erakargarria. Aberastasun handiagoko testuak lor daiteke. (OSO ONGI)
• Ia ez da ortografia akatsik aurkitu.(BIKAIN)
2.GAIA(edukia)
BLOG honek hasieran azaltzen duen moduan bere helburua DBH-rako unitate didaktiko baten proposamena ematea da, eta blogean zehar bere helburuak betetzen direla antzeman daiteke. Lehendabizi kurrikulum-ak zer eskatzen duen azaldu dute eta horren arabera bere unitate didaktikoa bete dute azkeneko saioan ebaluazio irizpide batzuk emanez, beraz unitate didaktiko oso baten proposamena daukagu. Saio bakoitzean lagungarriak dauden marrazkiak ere aurkitzen ditugu.
Negatibo bezala azpimarratzea ariketa batzuk argiago gelditzeko bideoren bat ez legokeela gaizki eta talde lana izan denaren ebidentzia gehiago sartzea.
3.KALIFIKAZIOA
-Oso ongi: 8.
4.IZEN ABIZENAK
-Xabier Barbero Iriarte
1- Ebaluazio irizpideak:
ResponderEliminar- Bi informazio iturri darabiltza. Zuzenak ez diren erreferentzia gutxi daude. (OSO ONGI)
- Garatutako edukia egindako galderaren araberakoa da eta galderaren atal guztiei erantzuten dio, batzuetan sakontasun handirik gabe bada ere. (OSO ONGI)
- Bi edo hiru IKT darabiltza. Ez oso landuak. Berauen garapena didaktikoagoa izatea beharrezkoa da. (NAHIKO ONGI)
- Talde lana izan da: nahiko ebidentzia aurkeztu dira (OSO ONGI)
- Hizkuntzaren aberastasuna bikaina da, idatzia erakargarria eta oso bateratua (BIKAIN)
- Ia ez da ortografia akatsik aurkitu (BIKAIN)
2- Gaia (Edukiak):
Blog honen helburua oso interesgarria iruditzen zait, izan ere, bai irakasle zein monitoreentzat erreferentzi moduan hartzeko egokia ikusten dut. Honetarako 8 saio garatu dituzte eta saiatu dira saio guztiak desberdinak izateaz gain, alderdi ezberdinak lantzen. Bestalde, saioak progresio bat jarraitzen dute eta saio bakoitzean garatu dituzten ariketak ugariak eta aberatsak dira. Hala eta guztiz, nik proposatuko nieke ariketa hauek bideoz grabatzea, izan ere, horrela ulergarriagoak egiteaz gain, errealitatean nola gelditzen diren ikusteko aukera izango genuke.
Honi gehitu nahiko nioke saiatu direla artikulu, liburu edo pilota munduko web orri ezberdinetatik informazioa jasotzen, beraz, ikusi daiteke informazio iturri ezberdinetako informazioa kontrastatu dutela lana burutzeko.
Hobetzeko gauzei dagokionez, nik proposatuko nieke etorkizun batera begira bloga aurrera eramatea nahi baldin badute, proposatu dituzten ariketak bideoz grabatzea, horrela ariketa hauek pilotalekuan nola irteten diren ikusteko aukera izango genuelako bloga bisitatu dugun erabiltzaileek.
3- Kalifikazio:
Hau guztia kontutan hartuta blog honi jarriko diodan nota 8koa da.
4- Kritikaren egilea:
Jon Azkarraga Igarza
1.- Ebaluazio Irizpideak:
ResponderEliminar-Bi informazio iturri darabiltza: artikuluak, liburuak. Zuzenak ez diren erreferentzia gutxi. (Oso Ongi).
-Garatutako edukiak galderari erantzun dio bere osotasunean, sakontasun handiz gainera. Esteka ezberdinen bidez bestelako informazioa gaineratu da (Bikaina).
-Bi edo hiru IKT darabiltza. Ez oso landuak. Berauen garapena didaktikoagoa izatea beharrezkoa da (Nahiko Ongi).
- Ordenatutako bloga, irizpideak oso erraz aurkitzen dira. Xehetasun mota guztiak zaindu dira. (Bikaina)
-Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira (Bikaina).
-Hizkuntza zuzena, baina batzuetan ez hain erakargarria. Idazkera mota ezberdinak antzeman dira, bateratu gabea, aberastasun handiagoko testua lor daiteke (Oso Ongi).
-Ia ez da ortografia akatsik aurkitu. (Oso ongi)
2.- Gaiaren edukia:
Blog honetan jorratu den gaia oso interesgarria eta, batez ere, erabilgarria dela uste dut. Izan ere, ikasle hauek DBH-ko irakasleei unitate didaktiko bat proposatu diete; eta proposatzeaz gain, 8 saioak bete betean jorratu dituzte; ariketak azalduz (Gainera, ariketen azalpena oso ondo eginda dago; marrazkia eta guzti.)
Horretaz gain, beste hainbat informazioa eman dute hala nola, unitate didaktiko bat egiteko bete behar diren pausuak, hainbat intereseko web guneak eta eranskin ugari.
Bibliografia oso ondo idatzita dagoela dirudi.
3.- Kalifikazioa:
Irizpideak kontutan harturik, nota hurrengoa da: 8
4.- Izen abizenak:
Koldo Donaire
1.- EBALUAZIO IRIZPIDEAK
ResponderEliminar• Bi informazio ituri darabiltza, zuzenak ez diren erreferentzia oso gutxi. Oso ongi
• Garatutako edukia egindako galderaren araberakoa da eta galderaren atal guztiei erantzuten dio, batzuetan sakontasun handirik gabe bada ere. Oso ongi
• Bi edo hiru IKT darabiltza. Ez oso landuak. Berauen garapena didaktikoagoa izatea beharrezkoa da. Nahiko ongi
• Ordenatutako bloga, irizpideak oso erraz aurkitzen dira. Xehetasun mota guztiak zaindu dira. Bikaina
• Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira. Oso ongi
• Hizkuntzaren aberastasuna bikaina da, idatzia oso erakargarria eta bateratua. Bikaina
• Ez du inolako ortografia akatsik. Bikaina
2.-GAIA
• Blog honen gaia oso interesgarria iruditzen zait. Batik bat, normalean Euskal Pilota D.B.H.-n unitate didaktiko moduan erabiltzen delako. Beraz hau erreferentzi bat edo laguntza bat izan daiteke unitate didaktiko hau garatzeko orduan.
Gainera, ariketa eta saio guztiak oso ondo azalduta daude eta asko sakondu dutela antzematen da.
Bestalde, blog-aren formatoa aldatuko nuke, pixka bat erakargarriagoa eginez.
3.-KALIFIKAZIOA
• Ebaluatutako irizpideen arabera, blog honi jartzen diodan kalifikazioa 8,5ekoa da.
4.-EGILEA
• Unai Laka