6.SAIOA-Desafioak.

6-Saioa:
Gai multzoa: Talde kirolak.
Unitate didaktikoa: Euskal Pilota.
Saioaren kokapena:
            -Pilotaren kolpea eta 1. eta 2. espazio helburuak (kolaborazio-oposizioan).
-Sake eta errestoak (kolaborazio-oposizioan).
-Komunikazioa (kolaborazio-oposizioan).
-Postu espezifikoak (kolaborazio-oposizioan).
-Moldatutako jokoak eta Desoreka jokoak.
-Desafioak.
-Desafioak (II).
-Ebaluazioa.
Helburu orokorrak:
-Banakako, taldekako eta aurkaritzako kirol-eta jolas-jarduerak ezagutzea eta egitea.
                -Errespetuz jokatzea.
-Euskal Herriko eta beste kultura batzuetako tradizio ludikoek eta fisiko nahiz kirolekoek duten gizarte- eta kultura-kutsua aintzat hartzea.
Helburu zehatzak:
                -Prozedurazkoak:
-Euskal Pilotaren antzerako egitura duten joko-jolasak praktikatzea.
-Banaka egiten diren bertako jolasak praktikatzea.
-Banakako, taldekako eta aurkaritzako kirol-eta jolas-jarduerak egitea.
-Desafioak bizitzea.
                -Jarrerazkoak eta afektiboak:
-Aktiboki parte hartzea burututako joko-jolasetan.
-Errespetuz jolastu eta jokatzea.
                -Kognitiboak:
                               -Banakako, taldekako eta aurkaritzako kirol-eta jolas-jarduerak ezagutzea.
                               -Norberaren denbora librean hauek praktikatzeko edota asmatzeko gai izatea.
                               -Desafio mota desberdinak nolakoak diren ikustea.
                               -Euskal Pilotan espazioa eta denboraren eraginaz konturatzea.
Iraupena: 60´                Ikasle kopurua: 24                     Lekua (instalazioa): Ikastetxeko frontoia.
Kurtsoa: 3. D.B.H.                           Materiala: Eskupilotako pilotak (x6), zinta eta konoak (x6).
Eduki teorikoa:
                -Nahi edo ahal izatekotan desafio bat asmatzea.


Jardueraren Deskribapena
Antolakuntza
Helburua
Denbora
-6ko taldeetan banatuta; talde bat beste talde baten kontra jolastuko du.
-Talde batek eskupilotako pilota bat edukiko du eta hauen helburua, beste taldeko jokalariak ukitzea izango da.
-Pilotaduna ezin izango da mugitu, eta bere taldekideei pasa beharko die pilota aurkariak pilotarekin ukitzeko.
-Aurkariak ukitzerako garaian ezin da pilota bota. Pilota eskuetan dugula aurkariak ukitu behar dira.
-Behin ukituta, rolak aldatuko dira. Ihes egiten zuen taldea harrapatzailea bihurtuko da, eta alderantziz.


-Frontoiaren hiru koadrotan.
-Klasea lautan banatuta (4x6).
-Desplazamendu librea (pilotaduna ezin da mugitu).
-Irakaslea kanpoan.
-Gorputza martxan jarri.
8 min.
-2:2 egoeran partidua jokatuko dute.
-Bikote batek beti kantxaren eskuinaldera bota beharko du pilota (eskuinaldean pilotak botea jo).
-Beste bikoteko batek jo ondoren frontisa ukitu beharko du eta besteak atzealdean kokatuta dagoen kono bat.
-7 tantotara jokatuko da eta ondoren baldintzak aldatuko dituzte.
-Bi modutara jokatu badute eta denbora libre badute, beraiek espazioa aldatuta beste desafio bat sortzeko aukera eman.


-Partida bakoitza bi koadrotan.
-Binaka jarriko dira (12x2).
-Desplazamendu librea.
-Irakaslea kanpoan.
-Eskupilotako ezaugarri antzekoak dituen joko-jolas bat burutu.

-Desafio bat burutu.

-Espazio baldintzak aldatzeak sortzen dituen zailtasunez konturatzea.
13 min.
-2:2 egoeran partidua jokatuko dute.
-Bikote batek frontisean egindako karratu batean sartzen badu pilota, tanto zuzena lortuko du.
-Eta aldiz, pilota frontisa eta lehenengo koadroaren arteko espazioan punpatzen badu, tantoa galduko dute.
-Beste bikoteak normal jokatuko du.
-7 tantotara jokatuko da eta ondoren baldintzak aldatuko dituzte.
-Bi modutara jokatu badute eta denbora libre badute, beraiek espazioa aldatuta beste desafio bat sortzeko aukera eman.


-Partida bakoitza 2 koadrotan jokatuko da.
-Binaka jarriko dira (12x2).
-Desplazamendu librea.
-Irakaslea kanpoan.
-Desafio bat burutu.

-Espazioaren baldintzak aldatzeak sortzen dituen zailtasunez konturatzea.

-Pilota guk nahi dugun espazioetara zuzentzea.
13 min.
-2:2 egoeran partidua jokatuko dute.
-Bikote batek 5 puntuko aldearekin hasiko da.
-Eta beste bikoteak pilota bi aldiz jarraian joko du.
-8 tantotara jokatukoa da eta ondoren baldintzak aldatuko dituzte.
-Bi modutara jokatu badute eta denbora libre badute, beraiek espazioa aldatuta beste desafio bat sortzeko aukera eman.


-Partidak bi koadrotan jokatuko dira.
-Binaka jarriko dira (12x2).
-Desplazamendu librea.
-Irakaslea kanpoan.
-Eskupilotako ezaugarri antzekoak dituen joko-jolas bat burutu.

-Desafio bat burutu.

-Denbora baldintzak aldatzeak sortzen dituen zailtasunez konturatzea.

-Taldean jokatzeko aukera lantzea.

-Kolpe aldizkotasuna landu.
13 min.
-2:2 egoeran partidua jokatuko dute.
-Bikote batek tantoa bukatzeko 6 kolpe izango ditu. Eta 4 tanto lortu beharko ditu irabazteko.
-Beste bikoteak ordea 8 tantora jokatuko du.
-Behin partidua bukatuta, baldintzak aldatuko dituzte.
-Bi modutara jokatu badute eta denbora libre badute, beraiek espazioa aldatuta beste desafio bat sortzeko aukera eman.

-Partiduak bi koadrotan.
-Binaka jarriko dira (12x2).
-Desplazamendu librea.
-Irakaslea kanpoan.
-Desafio bat burutu.

-Denboraren baldintzak aldatzeak sortzen dituen zailtasunez konturatzea.

-Tantoa ahalik eta azkarren bukatu.
13 min.

3. Eranskina begiratu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario