3.SAIOA-Komunikazioa (kolaborazio-oposizioan).

3-Saioa:
Gai multzoa: Talde kirolak.
Unitate didaktikoa: Euskal Pilota.
Saioaren kokapena:
            -Pilotaren kolpea eta 1. eta 2. espazio helburuak (kolaborazio-oposizioan).
-Sake eta errestoak (kolaborazio-oposizioan).
-Komunikazioa (kolaborazio-oposizioan).
-Postu espezifikoak (kolaborazio-oposizioan).
-Moldatutako jokoak eta Desoreka jokoak.
-Desafioak.
-Desafioak (II).
-Ebaluazioa.
Helburu orokorrak:
-Banakako, taldekako eta aurkaritzako kirol-eta jolas-jarduerak ezagutzea eta egitea.
                -Errespetuz jokatzea.
-Euskal Herriko eta beste kultura batzuetako tradizio ludikoek eta fisiko nahiz kirolekoek duten gizarte- eta kultura-kutsua aintzat hartzea.
Helburu zehatzak:
                -Prozedurazkoak:
-Euskal Pilotaren antzerako egitura duten joko-jolasak praktikatzea.
-Banaka egiten diren bertako jolasak praktikatzea.
-Banakako, taldekako eta aurkaritzako kirol-eta jolas-jarduerak egitea.
                -Jarrerazkoak eta afektiboak:
-Aktiboki parte hartzea burututako joko-jolasetan.
-Errespetuz jolastu eta jokatzea.
                -Kognitiboak:
                               -Banakako, taldekako eta aurkaritzako kirol-eta jolas-jarduerak ezagutzea.
                               -Norberaren denbora librean hauek praktikatzeko edota asmatzeko gai izatea.
Iraupena: 60´                Ikasle kopurua: 24                     Lekua (instalazioa): Ikastetxeko frontoia.
Kurtsoa: 3. D.B.H.                           Materiala: Eskupilotako pilotak (x12), konoak, zinta.
Eduki teorikoa:
                -Hitz eta keinu bidez elkar ulertzea.
                -Komunikazioaren garrantziaz ohartzea.

Jardueraren Deskribapena
Antolakuntza
Helburua
Denbora
-Seiko taldeetan, piloteo bat eramaten saiatuko dira.
-Pilota soilik aurretik beste kide batek ukitzen duenean kolpatu ahal izango da. Beraz, pilota kolpatzeko bi kidek ukitu beharko dute, soilik bote bat izanik. Euren artean hitz egin beharko dute nork-nori jartzen dion pilota eta bote edo bote eman ondoren jartzen dion jakiteko.
-3 minutu pasatzean, bi pilotekin egingo da.
-Puntuazio sistema: ez dago.



-Frontoia lau zatietan banatu.
-Klasea lautan banatuta (4x6).
-Desplazamendu librea.
-Irakaslea kanpoan.
-Gorputza martxan jarri.
8 min.
-2:2  egoeran partida bat jokatuko da.
-Pilota jotzen duen jokalariak, aurkariaren kolpea baino lehen, non kokatu adieraziko dio kideari.
-Hitzez edo keinuz komunikatu ahal izango dira, baina beste bikoteak ahalik eta informazio gutxien edukitzea izango da helburua.
-Puntuazio sistema: 10 puntura. Hiru partida irabazten dituena izango da garailea.
-Aldaerak:
-Pilota jotzen duenak bere lekualdatzeekin kideari      non jarri behar duen adierazi.
-Pilota jotzen ez duenak adierazi behar du.


-Partida bakoitza konoekin zehaztutako eremu batean.
-Binaka jarriko dira (12x2).
-Desplazamendu librea.
-Irakaslea kanpoan.
-Taldekideen artean espazioa kudeatzeko gai izan.
-12 min.
-Nahiz eta binaka egon, 1:1 egoerako partida jokatuko da.
-Bikoteko bat ikaslea izango da eta bestea aholkularia.
-Pilotan jokatzen ari denak, tantotik tantora dagoen atsedenalditxoan, hurrengo tantoan zer joko mota egingo duen zehaztuko du bere kidearekin.
-Joko mota pilotaren norabidera mugatuko da, hau da, atzerantz edo aurrerantz, eta ezkerrerantz edo eskuinerantz jokatzera. Atsedenaldia tantoa eskuratu duenak bakarrik eska dezake.
-Partidak 5 tantora izango dira. Bukatzen doazen heinean, beste bikoteekin lehiatuko dira.
-Puntuazio sistema: 5 tantora.
-Aldaerak:
-Erabiliko dituen kolpe motak zehaztu.
-Partidan zehar aholkulari eta ikaslearen rolak aldatzeko aukera utzi.


-Partida bakoitza koadro batean jokatuko da.
-Binaka (12x2).
-Desplazamendu librea.
-Irakaslea kanpoan.
-Pilota jokoan ez dagoenean, elkar ulertzeko gai izan.
-Estrategia landu.
10 min.
-2:2 egoerako kiniela jokatuko da. Eremu bakoitzean 3 bikote egongo dira.
-Aurreko kiniela irabazi duen bikoteak pilota jo eta gero batek honakoa egin beharko du: batek lurrean eseri eta besteak kontra-kantxa zapaldu. Lehenengoak esertzea erabakiz gero, besteak kontra-kantxara joan beharko du, eta alderantziz. Biek ekintza bera egiten badute, tantoa galduko dute.
Ikasle batek ezingo du beti funtzio edo ekintza bera egin, tanto bakoitzean ikasle bakoitzak bi ekintzak burutu behar ditu.
-Puntuazio sistema: Ez dago.
-Aldaerak:
-Tanto bakoitzean bi partaideek ekintza bera behin eginez gero ez da txarra izango.
-Kontra-kantxara doanak egin beharko du hurrengo kolpea.


-Hiru bikote eremu bakoitzean.
-Bikotea (12x2).
-Desplazamendu librea, kiniela irabazi dutenek ezik.
-Irakaslea kanpoan.
-Kideari ekintzaren bidez zer egin behar duen adierazi eta tantoa egin.


12 min.
-2:2 egoeran partiduak jokatuko dira.
-Bikote bakoitzak jokoan hasi aurretik bi jokaldi zehaztuko ditu. Adibidez, zabalera moztea eta luze atzera.
-Jokaldi bakoitzak bere keinua izango du. Partidan zehar pilotan jotzen ez duenak kolpea egiten duenari zein jokaldi egin adieraziko dio.
-Puntuazio sistema: 10 puntura.
-Aldaerak:
-Jokaldiak hitzez adierazi.
-Tantorik tantora keinuak aldatzeko aukera utzi.



-Partida bakoitza koadro batean jokatuko da.
-Binaka (12x2).
-Desplazamendu librea.
-Irakaslea kanpoan.
-Kideari keinu bidez erabakiak adierazteko gai izan.
15 min.


1. Eranskina begiratu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario