5-Saioa:
Gai multzoa: Talde
kirolak.
Unitate didaktikoa:
Euskal Pilota.
Saioaren kokapena:
-Pilotaren
kolpea eta 1. eta 2. espazio helburuak (kolaborazio-oposizioan).
-Sake eta errestoak
(kolaborazio-oposizioan).
-Komunikazioa
(kolaborazio-oposizioan).
-Postu espezifikoak
(kolaborazio-oposizioan).
-Moldatutako jokoak eta Desoreka jokoak.
-Desafioak.
-Desafioak (II).
-Ebaluazioa.
Helburu orokorrak:
-Banakako, taldekako eta aurkaritzako kirol-eta
jolas-jarduerak ezagutzea eta egitea.
-Errespetuz jokatzea.
-Euskal Herriko eta beste kultura batzuetako
tradizio ludikoek eta fisiko nahiz kirolekoek duten gizarte- eta kultura-kutsua
aintzat hartzea.
Helburu zehatzak:
-Prozedurazkoak:
-Euskal
Pilotaren antzerako egitura duten joko-jolasak praktikatzea.
-Banaka
egiten diren bertako jolasak praktikatzea.
-Banakako, taldekako eta
aurkaritzako kirol-eta jolas-jarduerak egitea.
-Jarrerazkoak
eta afektiboak:
-Aktiboki parte hartzea
burututako joko-jolasetan.
-Errespetuz jolastu eta
jokatzea.
-Kognitiboak:
-Banakako,
taldekako eta aurkaritzako kirol-eta jolas-jarduerak ezagutzea.
-Norberaren
denbora librean hauek praktikatzeko edota asmatzeko gai izatea.
Iraupena: 60´
Ikasle kopurua: 24 Lekua
(instalazioa): Ikastetxeko frontoia.
Kurtsoa: 3. D.B.H. Materiala: Eskupilotako pilotak (x12) eta zinta.
Eduki teorikoa:
-Moldatutako
jokoen eta Desoreka jokoen arteko desberdintasuna ikusi.
-Nahi
edo ahal izatekotan moldatutako edo desoreka joko bat asmatzea.
|
Jardueraren
Deskribapena
|
Antolakuntza
|
Helburua
|
Denbora
|
|
-6ko
taldeak egin eta bi taldeen artean eskupilotako pilota mantentzera jolastu.
-Hasieran
paseak airez izango dira; ondoren bote bat emanaz, gero txandakatuz
(bote-airez), …
-Paseren
bat gaizki egin ezkero pilota beste taldeari emango zaio.
-Pilotaduna
ezin da mugitu.
|
-Frontoiaren
hiru koadrotan.
-Klasea
lautan banatuta (4x6).
-Desplazamendu
librea.
-Irakaslea
kanpoan.
|
-Gorputza
martxan jarri.
|
8 min.
|
|
-Koadro
bakoitzean 1:1 egoeran partida bat jokatuko da.
-Bakoitzak
pilota jo aurretik lurra ipurdiarekin ukitu beharko du.
-Paretan,
lurretik 3mtara zintarekin marra horizontal bat jarriko da, pilota hortik
gora jo beharko da.
-Lurra
ipurdiarekin ukitzeko denbora ez badu eta besteak tanto egiten badu; puntu
erdia eskuratuko du.
-Norberak
txarra egitean ordea, aurkariak puntu bat lortuko du.
-5
tantora jokatuko da eta bikotez aldatu.
-Aldaerak:
-Bi
eskuekin lurra ukitu.
-Ipurdiaz
gain ukondoekin ere ukitu beharko du lurra.
|
-Partida
bakoitza koadro batean.
-Binaka
jarriko dira (12x2).
-Desplazamendu
librea.
-Irakaslea
kanpoan.
|
-Eskupilotako
ezaugarri antzekoak dituen joko-jolas bat burutu.
-Moldatutako
joko-jolas bat praktikatu.
|
13
min.
|
|
-3:3
egoeran partiduak jokatuko dira.
-Paretan
2x2mko karratu bat egingo da. (Ezker horma edukitzekotan beste bat jarriko
da).
-Esku
ez trebearekin jokatuko dute denek.
-Norbaitek
pilota laukiren batean sartzen badu, tanto zuzena lortuko du.
-Aldaerak:
-Hirukoteko
batek esku trebearekin jo dezake pilota.
-Karratuak
txikitu.
|
-Partida
bakoitza 2 koadrotan jokatuko da.
-Hirukoteka
(8x3).
-Desplazamendu
librea (esku ez trebearekin pilota jo).
-Irakaslea
kanpoan.
|
-Esku
ez trebearekin pilota jo.
-Taldekideen
arteko kooperazioa.
-Moldatutako
joko-jolas bat praktikatu.
|
13
min.
|
|
-1:1
egoeran partiduak jokatuko dira.
-Tanto
egiten duena jokatzen jarraituko du, eta galtzailea kanpora joango da.
-Batek
paretan dagoen marraren gainetik jo beharko ditu lehenengo 5 kolpeak. Ondoren
partidu normala jokatuko da.
-Besteak
normal jokatuko du hasieratik.
-Irabazlea
desorekan hasiko da beti.
-Aldaerak:
-Desorekan
dagoen partaidearen hasierako kolpe kopurua 3ra jaitsi.
-Norbaitek
airez jotzen badu pilota, aurkariak bere hurrengo bi kolpetan pilota marraren
gainetik bota beharko du.
|
-Partidak
bi koadrotan jokatuko dira.
-6x4.
-Desplazamendu
librea.
-Irakaslea
kanpoan.
|
-Desoreka
joko-jolas bat praktikatu.
-Tantoa
ahalik eta azkarren bukatzen saiatu.
|
13
min.
|
|
-1:1
egoeran partiduak jokatuko dira.
-Bat
desorekan egongo da: frontisean dagoen marraren gainetik (2mra) jo beharko du
pilota eta pilotak ezin izango du ezker horma ukitu (ezker horma izatekotan).
-Partida
irabazten duena barruan geratuko da (desorekan jokatuko du hurrengo partida).
-Aldaerak:
-Ezker
hormaren araua kenduta, bakarrik marraren gainetik jo (ezker horma
izatekotan). Bestela, bakoitzak 3 kolpe eman ondoren, besteak jo beharko dio
marraren gainetik.
-Lurrean
paretatik 2mra marra bat jarri, eta desorekan dagoena pilota jotzean botea
marratik aurrera eman beharko du.
|
-Laukote
bakoitza bi koadrotan.
-6x4.
-Desplazamendu
librea.
-Irakaslea
kanpoan.
|
-Desoreka
egoeran ahalik eta tanto gehien egitea izango da.
-Desoreka
joko-jolas bat praktikatu.
-Pilota
paretaren goialdean jotzen badu, tantoa egitea zaila dela konturatzea.
|
13
min.
|
2. Eranskina begiratu.





No hay comentarios:
Publicar un comentario