1-SAIOA:
Gai multzoa: Talde
kirolak.
Unitate didaktikoa:
Euskal Pilota.
Saioaren kokapena:
-Pilotaren kolpea eta 1. eta 2. espazio
helburuak (kolaborazio-oposizioan).
-Sake eta errestoak (kolaborazio-oposizioan).
-Komunikazioa
(kolaborazio-oposizioan).
-Postu espezifikoak
(kolaborazio-oposizioan).
-Moldatutako jokoak eta
Desoreka jokoak.
-Desafioak.
-Desafioak (II).
-Ebaluazioa.
Helburu orokorrak:
-Banakako, taldekako eta aurkaritzako kirol-eta jolas-jarduerak
ezagutzea eta egitea.
-Errespetuz jokatzea.
-Euskal Herriko eta beste kultura batzuetako
tradizio ludikoek eta fisiko nahiz kirolekoek duten gizarte- eta kultura-kutsua
aintzat hartzea.
Helburu zehatzak:
-Prozedurazkoak:
-kolaborazioa
eta oposizioa landu denak denen aurkako egoeran.
-Espazio
libreak sortu eta erabiltzeko gai izan.
- Alboko eta azpiko kolpeak
espazioko gune ezberdinekin erlazionatzen gai izatea.
-Jarrerazkoak
eta afektiboak:
-Aktiboki parte hartzea
burututako joko-jolasetan.
-Errespetuz jolastu eta
jokatzea.
-Kognitiboak:
-1.go
eta 2. Espazio helburuak kontuan edukiz, pilota jotzeko aukera desberdinak
ezagutzea.
Iraupena: 60´
Ikasle kopurua: 24 Lekua
(instalazioa): Ikastetxeko frontoia.
Kurtsoa: 3. D.B.H. Materiala: Eskupilotako pilotak (12), zinta eta konoak.
Eduki teorikoa:
-Azpiko
kolpea.
-Alboko
kolpea.
-Airezko
kolpea.
|
Jardueraren
Deskribapena
|
Antolakuntza
|
Helburua
|
Denbora
|
|
-Frontisetik
3raino kide batek besteak harrapatu beharko ditu. Ezingo da ezarritako
eremutik atera, hau da, kantxatik eta 3tik ezingo dira atera. Harrapatzaileak
pilota frontisera bideratuko du eta bote ematen duen koadroan ez dauden
kideak harrapatzeko aukera izango du. Horretarako 5 segundo izango ditu.
Harrapakinak dauden koadroko eremuan bakarrik egin ahal izango dute korrika
harrapatuak ez izateko. Harrapatzen dituen kideak eliminatuko dira. Azkena
harrapatua izan dena hurrengo saiakeran harraparia izango da.
Harrapariak
pilota frontisean markatutako eremutik gora bakarrik jo ahal izango du pilota
(eremu berdean).
-Aldaerak:
Pilota jo behar duen ikasleak ez badio pilotari ematen, hartu eta botatzeko
aukera izatea.
|
-Frontoia
bitan zatituz.
-Klasea
bitan banatuta (2x12).
-Desplazamendu
librea.
-Irakaslea
kanpoan.
|
-Gorputza
eta eskuak martxan jarri.
|
8 min.
|
|
-Binaka
batak pilota prestatuko dio besteak airez markatutako eremua jotzeko. Horrela bakoitzak hiru aldiz jo
arte. Ondoren partida librea. Airez tantoa: bi puntu.
-Aldaerak:
-Airez
jotzeko gai ez bada, pilota airean hartu (burutik gorago) eta gestema
imitatuz frontisera bota.
|
-Koadro
bakoitzean bi partida jolastuko dira.
-Bikoteka
(2x12).
-Desplazamendu
librea.
-Irakaslea
kanpoan.
|
-Kolpea
airez egiten gai izatea.
|
13
min.
|
|
-Koadro
bakoitzean 2:2 egoeran partida bat jokatuko da.
Bikote
batek alboz joz kantxako gune batera bideratu behar du pilota. Beste pareak
altxatu behar du eta frontiseko beste gune batera bideratu behar du pilota.
Pareen artean txandakatuz joko dute pilota.
Kolaborazioan 10 pilotakada egin ondoren partida normal bat burutuko
dute. Tanto bakoitzaren hasieran 10 pilotakada kolaborazioan beharrezkoa egitea.
-Aldaerak:
-karratua
handiagoa edo txikiagoa egitea.
-Beste
karratu bat alboz jotzen duen bikotearen ezkerrean kokatzea eta bertara
bideratzea ere.
|
-Partida
bakoitza koadro batean.
-Binaka
jarriko dira (6x4).
-Desplazamendu
librea.
-Irakaslea
kanpoan.
|
-Alboko
eta azpiko kolpeak espazioarekin erlazionatzen gai izatea.
|
13
min.
|
|
-2 vs
2 egoeran bikote bakoitzak jarraian bi kolpe egingo ditu. Jotzen duten
bakoitzean alboko marrak ukitu beharko
dituzte eta bertan gelditu beharko dira beste bikoteak bi kolpe eman arte.
Bigarren kolpea frontisean markatutako marraren gainetik izan behar da. Kide
batek ezingo du bi aldiz jarraian jo pilota, txandakatu behar dira. Alboz edo
airez egiten badute tanto: bi puntu.
-Aldaerak:
-Lehenengo
kolpea, hartu eta botaz egiteko aukera.
-Bikote
bat desorekan badago, bikote horri bakarrik eman bi kolpe emateko aukera,
baita hartu eta botaz egiteko aukera
pilota joz izan beharrean.
|
-Partida
bakoitza koadro batean.
-Binaka
jarriko dira (6x4).
-Desplazamendu
librea.
-Irakaslea
kanpoan
|
-Binaka
joko egoeran espazio libreak sortzeko gai izatea.
|
13
min.
|
|
-6naka
kokatuko dira eta hiru bikote osatuko dituzte. 3 tantoko partidak jolastuko
dituzte. Bikote batek galtzen duenean kanpora atera eta beste bikotea sartuko
da. Tantoak airez ego alboz, bi puntu balioko dituzte.
-Aldaerak:
-Jotzeko
gai ez den taldeari hartu eta botatzeko aukera ematea baina frontisetik
markatutako eremutik gora, beste taldeari pilotara jartzeko denbora emateko.
|
-Seikote
bakoitza bi koadrotan.
-6x4.
-Desplazamendu
librea.
-Irakaslea
kanpoan.
|
-Partida
erreal bat bizitzea.
|
13
min.
|





No hay comentarios:
Publicar un comentario