2-Saioa:
Gai multzoa: Talde
kirolak.
Unitate didaktikoa:
Euskal Pilota.
Saioaren kokapena:
-Pilotaren
kolpea eta 1. eta 2. espazio helburuak (kolaborazio-oposizioan).
-Sake eta errestoak (kolaborazio-oposizioan).
-Komunikazioa
(kolaborazio-oposizioan).
-Postu espezifikoak
(kolaborazio-oposizioan).
-Moldatutako jokoak eta
Desoreka jokoak.
-Desafioak.
-Desafioak (II).
-Ebaluazioa.
Helburu orokorrak:
-Banakako, taldekako eta aurkaritzako kirol-eta
jolas-jarduerak ezagutzea eta egitea.
-Errespetuz jokatzea.
-Euskal Herriko eta beste kultura batzuetako
tradizio ludikoek eta fisiko nahiz kirolekoek duten gizarte- eta kultura-kutsua
aintzat hartzea.
Helburu zehatzak:
-Prozedurazkoak:
-kolaborazioa
eta oposizioa landu denak denen aurkako egoeran.
-Esku
pilotako sakea egiten gai izatea.
-Esku pilotako errestoa
egiten gai izatea.
-Jarrerazkoak
eta afektiboak:
-Aktiboki parte hartzea
burututako joko-jolasetan.
-Errespetuz jolastu eta
jokatzea.
-Kognitiboak:
-Sakearen
eta errestoaren norabide desberdinen zergatia ikastea.
Iraupena: 60´
Ikasle kopurua: 24 Lekua
(instalazioa): Ikastetxeko frontoia.
Kurtsoa: 3. D.B.H. Materiala: Eskupilotako pilotak (12), zinta eta konoak.
Eduki teorikoa:
-Sakea.
-Errestoa.
|
Jardueraren
Deskribapena
|
Antolakuntza
|
Helburua
|
Denbora
|
|
-Frontisetik
3raino kide batek besteak harrapatu beharko ditu. Ezingo da ezarritako
eremutik atera, hau da, kantxatik eta 3tik ezingo dira atera. Harrapatzaileak
pilota frontisera bideratuko du eta bote ematen duen koadroan dauden kideak
harrapatzeko aukera izango du. Horretarako 5 segundo izango ditu.
Harrapakinak dauden koadroko eremuan bakarrik egin ahal izango dute korrika
harrapatuak ez izateko. Harrapatzen dituen kideak eliminatuko dira. Azkena harrapatua
izan dena hurrengo saiakeran harraparia izango da.
Harrapariak
pilota frontisean markatutako eremutik gora bakarrik jo ahal izango du pilota
(eremu berdean).
-Aldaerak:
Pilota jo behar duen ikasleak ez badio pilotari ematen, hartu eta botatzeko aukera
izatea.
|
-Frontoia
bitan zatituz.
-Klasea
bitan banatuta (2x12).
-Desplazamendu
librea.
-Irakaslea
kanpoan.
|
-Gorputza
eta eskuak martxan jarri.
|
8 min.
|
|
-Pilotari
guztiak frontisean arituko dira.
Errestoan
bikote bat ipiniko da eta beste bikoteak ilaran.
Errestoa
egin behar duen bikotekideak lurrean eserita egongo dira eta pilotak frontisa
jo arte ezin izango dute mugitu. Bikote batek jarraian 3 sake egingo ditu.
Ondoren
errestoan jarriko da eta errestoak egin dituen bikotea ilaran jarriko da.
Sakez
tanto egin duen bikoteak puntu 1 jasoko du eta errestoa ona egin duenak ere
puntu 1.
|
-6
naka jarriko dira.
-Frontoia
4 zatitan banatuko da (2 zenbaki bakoitzeko 6kote bat)
-Desplazamendu
librea.
-Irakaslea
kanpoan
|
-Sakez,
errestoan dauden pilotariak lurrean eserita eta pilotak frontisa jo arte
mugitu gabe tantoa egiteko gai izan.
|
13
min.
|
|
Ariketa
1: Bi bikote hasiko
dira eta beste bi kanpoan itxarongo dute.
Bikoteak
txandaka lau sake 3tik 3ra egin ondoren errestoan jarriko dira eta gero
ilaran jarriko dira.
Sakatzaileak
pilota jo eta pilotaren ibilbidearen arabera errestokoek baldintza bat bete
beharko dute errestoa egiteko:
a)Pilotak
frontisa jo eta ezker horma ukitzen ez badu pilota airez jo beharko dute.
b)Pilotak
frontisa eta ondoren ezker horma ukitzen badu eskuineko eskuarekin jo beharko
dute.
c)Pilotak
frontisa, punpa egin eta ondoren ezker horma ukitzen badu ezkerreko
eskuarekin jo beharko dute.
d)Pilotak
ezker horma eta ondoren frontisa ukitzen badu ezkerreko eskuarekin jo beharko
dute.
Errestoa
ona bada, sakeko bikoteak beste kolpe 1 izango du aurkariei tantoa egiteko.
Sakez
tantoa lortzen duen bikoteak 2 puntu eskuratuko du eta errestoaren ondoren
airez lortzen badu, puntu 1. Errestoa egin dutenak tantoa egiten badute puntu
bat.
Aldaerak:
-
Errestoaren baldintzak kentzea, soilik sakekoak errespetatzea.
-
Sakeko baldintzak ezin badituzte bete, jo beharrean, jaurtitzea.
-Ariketa
2: Errestoa egin behar duten bikotekideak derrigorrez airez jo behar izango
dute pilota.
Sakez
tanto egin duen bikoteak puntu 1 jasoko du eta errestoa ona egin duenak ere
puntu 1. Lau sake egin ondoren errestora. Lau erresto egin ondoren lerrora.
Denbora bukatzen denean puntu zenbaketa.
Aldaera:
Sakea
egiteko gai ez bada, jo beharrean, jaurtitzea.
-Ariketa
3: Errestoa egin behar duten bikotekideek pilota derrigorrez airez jo
beharko dute.
Sakatzen
dutenek errestokoei airea kentzean 2 puntu eskuratuko dute, eta errestokoek
airez jo eta txarra eginez gero, puntu 1. Airez errestoa egin eta ona izanez
gero beste taldeak beste kolpe bat egiteko aukera izango du. Airez errestoa
egin eta tanto: 2 puntu. Airez errestoa egin eta beste taldeak tanto, puntu
bana.
Lau
sake egin ondoren errestora. Lau erresto egin ondoren lerrora. Denbora bukatzen
denean puntu zenbaketa.
Aldaera: Sakea egiten gai ez badira, jo
beharrean, jaurtitzea.
Bukatzeko: Puntuen zenbaketa totala!
(Anexo
1-ean marrazkia handiago ikusi daiteke)
|
-8naka
jarriko dira.
-Frontoia
3 zatitan banatuko da. Zati bakoitzean 4 bikote, 8 pertsona.
-Errotazio
sistema. Ariketa bakoitzeko 13 minutu.
-Bukatzean
puntuen zenbaketa egingo da lehiaketa sistema moduan.
-Irakaslea kanpoan, 13 minuturo aldaketak
egiten eta puntuen zenbaketa jasotzen.
|
-Ariketa 1: Kolaborazio-oposizioan, baldintzatutako errestoari sakez edo
hurrengo pilotakadan tantoa egiteko gai izan.
-Ariketa 2: Sakean, errestalariak derrigorrez airez pilota jo behar
dutela kontuan hartuz tantoa egiteko gai izan.
-Ariketa
3: Sakean, kolaborazio-oposizioan, errestokoei airea kendu edota tantoa
egiteko gai izan.
|
39
min.
|



No hay comentarios:
Publicar un comentario