4-Saioa:
Gai multzoa: Talde
kirolak.
Unitate didaktikoa:
Euskal Pilota.
Saioaren kokapena:
-Pilotaren
kolpea eta 1. eta 2. espazio helburuak (kolaborazio-oposizioan).
-Sake eta errestoak
(kolaborazio-oposizioan).
-Komunikazioa
(kolaborazio-oposizioan).
-Postu espezifikoak (kolaborazio-oposizioan).
-Moldatutako jokoak eta Desoreka
jokoak.
-Desafioak.
-Desafioak (II).
-Ebaluazioa.
Helburu orokorrak:
-Banakako, taldekako eta aurkaritzako kirol-eta
jolas-jarduerak ezagutzea eta egitea.
-Errespetuz jokatzea.
-Euskal Herriko eta beste kultura batzuetako
tradizio ludikoek eta fisiko nahiz kirolekoek duten gizarte- eta kultura-kutsua
aintzat hartzea.
Helburu zehatzak:
-Prozedurazkoak:
-Euskal
Pilotaren antzerako egitura duten joko-jolasak praktikatzea.
-Banaka
egiten diren bertako jolasak praktikatzea.
-Banakako, taldekako eta aurkaritzako
kirol-eta jolas-jarduerak egitea.
-Jarrerazkoak
eta afektiboak:
-Aktiboki parte hartzea
burututako joko-jolasetan.
-Errespetuz jolastu eta
jokatzea.
-Kognitiboak:
-Banakako,
taldekako eta aurkaritzako kirol-eta jolas-jarduerak ezagutzea.
-Norberaren denbora librean
hauek praktikatzeko edota asmatzeko gai izatea.
Iraupena: 60´
Ikasle kopurua: 24 Lekua
(instalazioa): Ikastetxeko frontoia.
Kurtsoa: 3. D.B.H. Materiala: Eskupilotako pilotak (x12), konoak, zinta.
Eduki teorikoa:
-Postu
espezifikoak desberdindu eta landu.
-Postuaren
araberako rolaz jabetu.
-Postuen
arteko oreka mantentzen ikasi.
|
Jardueraren
Deskribapena
|
Antolakuntza
|
Helburua
|
Denbora
|
|
-Bikoteka,
bakoitzak bere eremua hartuko du.
-Bikoteko
bat aurrean eta bestea atean jarriko dira. Urrekoak kolpe motzak jarraituko
ditu eta atzekoak luzeak; 4 minutura rolak aldatuko dituzte.
|
-Frontoia
lau zatietan banatu.
-Bikoteka(
12x2).
-Desplazamendu
librea.
-Irakaslea
kanpoan.
|
-Gorputza
martxan jarri.
|
8 min.
|
|
-2:2 egoerako peloteoa egingo da. Eremu bakoitzean 6 pertsona egongo
dira, lau barruan eta beste bi kanpoan.
-Zelaia bi zatietan banatuta egongo da; eskuinekoa eta ezkerrekoa. Bikotekide bat eskuineko eremuan eta bestea ezkerrean kokatuko da.
-Eskuineko eremuan bi kolpe jotzean, ezkerreko eremura pasatuko gara,
eta bertan bi kolpe ematean, kanpora. Kanpoan beti bi pertsona egongo dira,
beraz, sartzeko barrutik norbait atera beharko da.
-Puntuazio sistema: ez dago.
-Aldaerak:
-Pilota
zaila bada, bi toke izatea pilota kolpatzeko.
-Eskuineko
eremuan soilik eskuineko eskuarekin jo ahal izango da pilota eta ezkerrekoan
soilik ezkerrez.
|
-Hiru
bikote eremu bakoitzean.
-Bikotea
(12x2).
-Desplazamendu
librea, eremuaren barruan.
-Irakaslea
kanpoan.
|
-Bakoitzak
kantxan duen posizioaren arabera, pilota kolpatzen ohitzea.
|
10
min.
|
|
-2:2 egoeran partida bat jokatuko da.
-Zelaia bi zatietan banatuko dugu: aurreko
eta atzekoa. Aurrelariak aurreko aldean kokatuko dira eta atzelariak atzeko
aldean. Bakoitzak bere eremuaren barruan soilik jokatu ahal izango du.
-Puntuazio sistema: 10 tantora.
-Aldaerak:
-Partiduan
zehar 3 aldiz postuak aldatu ahal izatea.
-Aurrelariak
soilik airez kolpatu ahal izango dute pilota.
|
-Partida
bakoitza konoekin zehaztutako eremu batean.
-Binaka
jarriko dira (12x2).
-Desplazamendu
librea bakoitzak bere eremuan.
-Irakaslea
kanpoan.
|
-Postu
bakoitzaren ekite eremuan jokatzen ohitu.
|
-12
min.
|
|
-2:2
egoerako partida jokatuko da.
-Zelaia lau karratuetan banatuko dugu.
Aurrelariak
aurreko biez arduratuko da eta atzelariak atzekoez. Bakoitzak bere eremuaren
barruan soilik jokatu ahal izango du.
-Batak pilota jotzen duen karratuaren arabera,
kidea diagonalean dagoen karratuan kokatu beharko da.
-Puntuazio sistema: 3 tantora, kanpoan
dagoen bikotea sartuko da.
-Aldaerak:
-Atzelariak
aurrera joateko aukera izatea, betiere kidea diagonalean dagoen karratuan
egoteko araua errespetatuz.
-Bikotekide
batek pilota kolpatzen duen bakoitzean, postu aldaketa ematea.
|
-Partida
bakoitza koadro batean jokatuko da.
-Binaka
(12x2).
-Desplazamendua,
dagokion laukira.
-Irakaslea
kanpoan.
|
-Postu
espezifikoa errespetatuz,
Espazioan
ahalik eta posizio onena eskuratzea.
|
15
min.
|
|
-2:2
egoeran partiduak jokatuko dira.
-Zelaia
bitan banatuta egongo da, aurreko eta atzeko zatia.
-Partida
normala izango da, baina uneoro
bikotekide bat aurreko eremuan eta
bestea atzeko eremuan egon beharko dira.
Jokaldiaren arabera aldatu daitezke, ez dira eremuan finkoak izango.
-Aldaerak:
-Bi
kideak eremu berdinean egon ahal izatea.
-Bakoitza
bere eremutik atera ezin izatea.
|
-Partida
bakoitza koadro batean jokatuko da.
-Binaka
(12x2).
-Desplazamendu
librea.
-Irakaslea
kanpoan.
|
-Bikotea
kantxan espazioa okupatzeko gai izatea; batak bestearen mugimenduak
konpentsatzea, betiere postuak errespetatuz.
|
15
min.
|





No hay comentarios:
Publicar un comentario