8.SAIOA-Ebaluazioa.

8-Saioa:
Gai multzoa: Talde kirolak.
Unitate didaktikoa: Euskal Pilota.
Saioaren kokapena:
            -Pilotaren kolpea eta 1. eta 2. espazio helburuak (kolaborazio-oposizioan).
-Sake eta errestoak (kolaborazio-oposizioan).
-Komunikazioa (kolaborazio-oposizioan).
-Postu espezifikoak (kolaborazio-oposizioan).
-Moldatutako jokoak eta Desoreka jokoak.
-Desafioak.
-Desafioak (II).
-Ebaluazioa.
Helburu orokorrak:
-Banakako, taldekako eta aurkaritzako kirol-eta jolas-jarduerak ezagutzea eta egitea.
                -Errespetuz jokatzea.
-Euskal Herriko eta beste kultura batzuetako tradizio ludikoek eta fisiko nahiz kirolekoek duten gizarte- eta kultura-kutsua aintzat hartzea.
Helburu zehatzak:
                -Prozedurazkoak:
-Euskal Pilotaren antzerako egitura duten joko-jolasak praktikatzea.
-Banaka egiten diren bertako jolasak praktikatzea.
-Banakako, taldekako eta aurkaritzako kirol-eta jolas-jarduerak egitea.
-Klaseko kideak ebaluatzea.
                -Jarrerazkoak eta afektiboak:
-Aktiboki parte hartzea burututako joko-jolasetan.
-Errespetuz jolastu eta jokatzea.
-Lagunari ebaluatzen jakitea.
                -Kognitiboak:
                               -Banakako, taldekako eta aurkaritzako kirol-eta jolas-jarduerak ezagutzea.
                               -Kideak ebaluatzen ikastea.
Iraupena: 60´                Ikasle kopurua: 24                     Lekua (instalazioa): Ikastetxeko frontoia.
Kurtsoa: 3. D.B.H.                           Materiala: Plastikozko poltsak (x4), eskupilotako pilotak (x6), zinta.
Eduki teorikoa:
               
Jardueraren Deskribapena
Antolakuntza
Helburua
Denbora
-4 taldetan banatuko da klasea.
-Talde bat beste baten kontra jolastuko du.
-Talde bakoitzean kapitain bat egongo da; honek poltsa bat edukiko duelarik.
-Helburua, talde bakoitzak paseak emanaz, eskupilotako pilota bere kapitainaren poltsan sartzea (ez bota).
-Hau lortzean puntu bat lortuko da eta kapitaina aldatuko da.


-Frontoiaren hiru koadrotan.
-Klasea lautan banatuta (4x6).
-Desplazamendu librea.
-Irakaslea kanpoan.
-Gorputza martxan jarri.
8 min.
-Launaka jarriko dira. Bik partida bat jokatuko dute (1:1), lurrean marraztutako marra baten aurretik 20 kolpe eman beharko dituzte (3 aukera edukiko dituzte gehienez).
-Kanpoan gelditzen diren beste biak barrukoak ebaluatuko dituzte (irakasleak emandako ebaluazio fitxa betez).
-Partidua bukatuta, rolak aldatuko dira.
-Norbaitek partidu bakar batean fitxa betetzeko arazoak baditu, beste partidu bat jokatzeko esango zaie.


-Partida bakoitza bi koadrotan.
-Binaka jarriko dira (6x4).
-Desplazamendu librea.
-Irakaslea kanpoan.
-Eremu zehatz batean lagun batekin pilota jokoan mantentzeko gai den ikusi.
17 min
-Launaka jarriko dira. Bik partida bat jokatuko dute (1:1), lurrean marraztutako marra baten atzetik 20 kolpe eman beharko dituzte (3 aukera edukiko dituzte gehienez).
-Kanpoan gelditzen diren beste biak barrukoak ebaluatuko dituzte (irakasleak emandako ebaluazio fitxa betez).
-Partidua bukatuta, rolak aldatuko dira.
-Norbaitek partidu bakar batean fitxa betetzeko arazoak baditu, beste partidu bat jokatzeko esango zaie.


-Partida bakoitza bi koadrotan.
-Binaka jarriko dira (6x4).
-Desplazamendu librea.
-Irakaslea kanpoan.
-Eremu zehatz batean lagun batekin pilota jokoan mantentzeko gai den ikusi.
17 min
-Launaka jarriko dira. Bik partida bat jokatuko dute (1:1), 20 kolpetan batek frontisean marraztuta dauden ahalik eta karratu gehienetan sartu beharko du pilota; besteak ordea, hori ekidin beharko du. Kontuan hartuko da ahalik eta gehien egitea, eta aurkariak ahalik eta gutxien. (3 aukera bakoitzak).
-Kanpoan gelditzen diren beste biak barrukoak ebaluatuko dituzte (irakasleak emandako ebaluazio fitxa betez).
-Partidua bukatuta, rolak aldatuko dira.
-Norbaitek partidu bakar batean fitxa betetzeko arazoak baditu, beste partidu bat jokatzeko esango zaie.

-Partida bakoitza bi koadrotan.
-Binaka jarriko dira (6x4).
-Desplazamendu librea.
-Irakaslea kanpoan.
-Partida antzeko egoera batean, norberak pilota nahi duen tokira botatzeko gai den ikusi.

-Aurkariaren helburuak ekiditeko gai izan, pilota guk nahi dugun tokira botaz.
18 min
-Denbora soberan badago, libre utziko zaie nahi duten bezala Euskal Pilotan jokatzeko.
-Eremua libre.
-Taldekatzea libre.
-Desplazamendu librea.
-Irakaslea kanpoan.
-Ondo pasatzea.



5. Eranskina begiratu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario