7.SAIOA-Desafioak (II).

7-Saioa:
Gai multzoa: Talde kirolak.
Unitate didaktikoa: Euskal Pilota.
Saioaren kokapena:
            -Pilotaren kolpea eta 1. eta 2. espazio helburuak (kolaborazio-oposizioan).
-Sake eta errestoak (kolaborazio-oposizioan).
-Komunikazioa (kolaborazio-oposizioan).
-Postu espezifikoak (kolaborazio-oposizioan).
-Moldatutako jokoak eta Desoreka jokoak.
-Desafioak.
-Desafioak (II).
-Ebaluazioa.
Helburu orokorrak:
-Banakako, taldekako eta aurkaritzako kirol-eta jolas-jarduerak ezagutzea eta egitea.
                -Errespetuz jokatzea.
-Euskal Herriko eta beste kultura batzuetako tradizio ludikoek eta fisiko nahiz kirolekoek duten gizarte- eta kultura-kutsua aintzat hartzea.
Helburu zehatzak:
                -Prozedurazkoak:
- Desafio parekatuak proposatzea, negoziatzea eta gauzatzea
- kooperatiboan oinarrituta, pilota jokoen barne logikaren elementuak aldatuta dituzten joko eta jolasak gauzatzea.
                -Jarrerazkoak eta afektiboak:
-Aktiboki parte hartzea desafioen sorkuntzan.
-Errespetuz jolastu eta jokatzea.
- Desafioak sortuz, leiaz gozatzea.
                -Kognitiboak:
-Pilota jokoaren barne logikaren elementu hauek ezagutzea eta ulertzea: Materiala, erramintak eta parte hartzaileak.       
Iraupena: 60´                Ikasle kopurua: 24                     Lekua (instalazioa): Ikastetxeko frontoia.
Kurtsoa: 3. D.B.H.                           Materiala: Eskupilotako pilotak (12 eta desberdinak), palak, sokak, konoak, benda (begiak tapatzeko), zinta, teniseko pilota.
Eduki teorikoa:
-Parte hartzaileen moldaketak aipatu:
-Pilotarekin erlazionatzeko tresna, eskuz edo erremintaz (paleta, erraketa, xarea, zesta, …)
-Pilotarekin erlazionatzeko modua (jo, jaso-jaurti, irristatu, atxikia, …)
-Kolpe mota (ezker-eskuis, airez, altuera, …)
-Pilota mota (bizitasuna, gogortasuna, gomazkoa-larruzkoa, …)
-Beste material batzuen eragina.
-Materialaren moldaketa aipatu:
- Alde bakoitzeko pilotari kopurua
                                -Simetria-disimetria
- Sakearen ardura
- Parte-hartzaileen arteko erlazioa (k, o, ko)
- Jokoan zehar parte-hartzaileak gaineratzeko edo kentzeko aukera
Jardueraren Deskribapena
Antolakuntza
Helburua
Denbora
-Saioaren azalpena: Helburuak espezifikoak eta eduki teorikoak aipatu.

-Frontoia denak borobilean.
-Klasea osoa.
-Desplazamendu gabe.
- Irakaslea barne.
-Saioren helburuak ezagutu.
5 min.
-Pilotari guztiak barru bat jolastuko dute. Barrua hasten den bakoitzean ikasle bakoitzak, erreminta edota parte hartzaile moduko moldaketa bat bereganatu beharko du, berak nahi duena.

-Taldea bitan zatituko da, talde bat Frontisean eta bestea atzeko paretan (12x2). 
-Frontoia 2 zatitan banatuko da.
-Desplazamendu librea.
-Irakaslea kanpoan
-Aurreragoko ariketetan desafioen parte izango diren barne logikaren elementuak ezagutzea eta bizitzea.
15 min.
-Bikoteka jarriko dira. Bikote bakoitzari desafio horri bat emango zaio. Bikote bakoitzak beste bikote batekin adostutako desafioa paperean azaldu beharko du, baita sortu diren arazoak eta lortutako azken emaitza ere (Anexo 1)*. Gainera, bikote batekin bi partida burutu beharko dituzte, bigarren desafioan egindako aldaketen zergatia eta azken emaitza azalduz.  Frontoia 5 zelaitan banatuko da. Desafioak 6 tantora egingo dira. 
Bi bikote beti kanpoan egongo dira, hurrengo desafioa adosten.

Gutxienez:
-          Lau desafio burutu.
-          Hiru bikote desberdinen aurka lehiatu.

Bukaeran:
-          Desafio bakoitzaren balorazio bat egitea.
-          Balorazio orokorra.


-Taldea bikotetan zatituko da, talde bat Frontisean eta bestea atzeko paretan (2x12). 
-Frontoia 2 zatitan banatuko da.
-Zelai txikien barruan desplazatuko dira.
-Irakaslea kanpoan
-Parte hartzaileen eta materialaren moldaketaren bitartez desafio parekatuak sortzea eta lehiatzea.
40 min.

4. Eranskina begiratu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario