martes, 15 de abril de 2014

Nortzuk gara?

Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzietan lizentziatuak garen hiru pertsonak sortu dugu bolg-a. Gure helburua Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculumean oinarrituta, bai irakasle, bai ikasle, edota Euskal Pilotan interesatua dagoen edonori, kirol honi buruzko informazio baliogarria ematea eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesua garatzeko baliabide eta oin-gidari batzuk ematea izango da.
                Oraintxe aipatu moduan beraz, Euskal Pilotari buruzko informazioa, irudiak, bideoak, ariketak, joko-jolasak, … jarriko ditugu, euskal kirol hau ezagutzera emateko eta baita hezkuntzan duen aplikazioa azpimarratuko dugu. Hau dena unitate didaktiko baten moduan emango da gehien bat.
                Zehatzago esatearren, gure blog hau D.B.H.ko  3. mailako ikasleei zuzenduta egongo da. Hala ere, ez dugu inongo arazorik ikusten 4. mailan edota 2. Mailan emateko ere. Azkeneko bi kasu hauetan, baliteke helburuak pixka bat aldatu behar izatea, curriculumari egokitzeko.
                Beraz, curriculumak dioen bezala eta Soin Hezkuntzako klaseetan bete beharreko helburu orokorrak direla eta; guk hiru azpimarratzeko beharra ikusi dugu guk prestatuko dugun unitate didaktikorako:
-Banakako, taldekako eta aurkaritzako kirol-eta jolas-jarduerak ezagutzea eta egitea.
-Errespetuz jokatzea.
-Euskal Herriko eta beste kultura batzuetako tradizio ludikoek eta fisiko nahiz kirolekoek duten gizarte- eta kultura-kutsua aintzat hartzea.
Ondoren, Euskal Pilotako unitate didaktikoan zehatzago landuko ditugun helburuak aipatuko ditugu. 3 eduki multzo landu behar dira kurtso bakoitzean, eta hori horrela izanda, guk 3. multzoa aukeratu dugu gure lan honetan sakontzeko; mugimen-kultura: aisialdia eta denbora librerako hezkuntza, alegia.
Azkenik eduki multzo honen barruan interesgarria ikusi dugu, hiru helburu zehatz aipatzea; hauek izango baitira unitate didaktikoan zehar landuko ditugunak:
                -Taldekako kirol baten teknika-, taktika- eta araudi-oinarriak praktikatzea.
-Aktiboki parte hartzea jarduera nahiz jolasetan.
-Banaka egiten diren bertako jolas, dantza eta kirol herrikoiak praktikatzea.
                Hau horrela izanda, besterik gabe, Euskal Pilotako unitate didaktikoa erabilgarria eta interesgarria izatea espero dugu.